Koadroak margotu, egurrezko eta kristalezko materialak margotu, gauza zaharrak birziklatu, norberak dituen gauzak zaharberritu eta bestelako lanak egiten ikasiko dute ikastaroan.
Izena emateko zer egin behar den
Ikastaroetan parte hartzeko izena eman beharra dago. Horretarako, udaletxera jo edo mezua idatzi behar da kultura@antzuola.net helbidera.
Arratsaldez izango da
Ikastaroak astelehen edo eguenetan izango dira. Ordutegia ondokoa izango da: 14:30etik 16:30era. Hileko kuota 24 euro izango da. Eskulanak Olaran etxean emango dituzte.
Orain arte bezala, Edurne Uribesalgo izango da eskulan ikastaroko arduraduna eta irakaslea.