Eskolarte XX. Mendi Martxa Antzuolan izango da domekan

Aintzane Irizar 2007ko martxoaren 9a

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendi Federazioak antolatuta, urtero egiten dute Deba ibarretako neska-mutikoendako mendi martxa. Aurten, Antzuolako Arrola mendizale elkarteari tokatu zaio ibilaldi hori antolatzea.

Etzi, domeka, izango da mendi martxa. 08:30ean irtengo dira frontoitik eta honako ibilbidea egingo dute, Irimoegigoena eta Uzarragan zehar: Ibarre, Kaxeta, Galardi, San Martzial, Iraeta, frontoia. Debagoieneko eta Debabarreneko 600 bat gaztetxo espero dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak