Lau arkitektoren proposamenak jasoko dituzte eta asmoa da 2009an obrekin hastea. "Proiektua garrantzitsua da, Antzuolari kiroldegi zerbitzua emango liokeen aterpea litzake, orain frontoia da aterpe bakarra eta ez dago guztiondako lekurik. Eskolarendako ere abantaila litzateke, eskola-kirolerako, eguraldi txarra egiten duenean soinketarako...", esan digu alkateak.