"Gure asmoa zen lan guztia kanpo finantziazio bidez egitea, baina uste dugu ezinezkoa izango dela hori", azaldu du Pedro Iturbe alkateak. Hala, Eusko Jaurlaritzak kostu osoaren %60a finantzatzeko konpromisoa hartu du; Kutxako Gizarte ekintzak, ostera, 65.000 euro jarriko dituela onartu du, baina hitzarmena sinatu barik dago. Bestalde, Foru Aldundiak 100.000 euro jartzeko konpromisoa hartu du, baina hitzarmen hori ere sinatu barik dago. Enpresen laguntzak gehituz gero, gainontzeko kopurua Udalak jarri beharko luke.
Barneko kirola
Udalak hutsune handia ikusten du Antzuolan barneko kirola egiteko. Hala, hainbat aukera aztertu ostean eskolan aterpea egitea dela aukera onena erabaki dute. 26,75x41,45 metroko area da estaldu behar dena. Esleipenaren ondoren sei hilabetetan egin beharko dira lanok.