Bi hilabete denetara. Atzo iritsi ziren estalpea egin ahal izateko egituraren materiala, eta datorren astean ekarriko dituzte behar diren azkeneko piezak. Egurrezko egitura egiteko piezak iritsi eta berehala hasi dira lanean, gaur bertan muntaketa lanetan hasita baitzeuden langileak. Lan hauek guztiek 11-12 asteko iraupena izango dute, eta ongi bidean azaro erdi alderako amaituta egongo da estalpea.
Eskolarekin hitzartuta zuen Udalak lanak ikasturtea hasterako amaitzea, era horretan haurrek jolastokia erabili ahal izango baitzuten lehenengo egunetik. Arazoak tarteko, eta atzerapenak atzerapen, eskolari irtenbidea topatu diote udaletik.
Antzuolako udalak, ez du arazo guzti honen erantzukizunik hartu, arazoa ez baita eurena izan. Azarotik aurrera, berandu izango bada ere, eskolako haurrek jolastoki estalia edukiko dute nahi adina jolasteko.