Eskolako aterpeko lanek bi hilabeteko atzerapena dute

Mireia Bikuña 2010ko ira. 3a, 10:23
Egaralur enpresak hainbat material lortzeko arazoak izan ditu eta lanak bi hilabete atzeratuko dira. Une honetan aterpea sostengatuko duten zutabeak eta jolaslekuko harmailak daude eginda. Gainera, jolaslekua hesituta dago, arazorik egon ez dadin.

Estalkia zatika

Aterpearen azalera 1.466 metro koadrokoa izango da. Estalkiak aluminiozko txapa izango du kanpoaldean eta izeizko egurra barrualdean. Euriaz eta haizeaz babesteko polikarbonato zelularrezko kanpo-inguratzailea izango du aterpeak, barrualdean hiru metroko altuera libre uzten duena.
Egurrezko estalkia zatika jarriko dute. "Osorik ezin dute garraiatu, eta zatika ekarriko dute, eta zatika ipiniko dute", dio Iturbek.

Eskolako umeak

Alkatearen asmoa zen lanak ikasturte berria hasterako bukatua egotea. Atzerapenen ondorioz eskolako umeek ezin izango dute jolaslekua erabili hesituta dagoelako. Euria eta hotza egiten duenean pilotalekua erabili beharko dute. "Orain arte gauza bera egin dute euria egin duenean. Pilotalekuan ibiliko dira. Lanekin, baina, jolaslekua ezingo dute erabili eguzkia egiten duenean, material guztia han dago-eta", azaldu digu alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak