Eskola Kiroleko umeendako entrenatzaileak falta dituzte

Aintzane Irizar 2007ko urr. 22a, 11:41
Pausoka Gurasoen Elkarteko ordezkariek Udaleko Kirol zinegotzi Andoni Azkargortarekin batzarra egin zuten aurreko astean. Kontua da eskola kirolerako entrenatzaile eta instalazio falta dutela Pausokakoek.

Eskola kirolean parte hartzen duten neska-mutikoen hainbat gurasok jarduten dute entrenatzaile lanetan. Pausokak ikastaroak antolatzen ditu guraso horiendako; azkenaldian, baina, geroago eta gutxiago dira umeak entrenatzeko gertu dauden gurasoak.

Instalazio falta

Bestalde, instalazio falta ere badute. Eskolako jolastokian egiten dituzte entrenamendu gehienak, baina gune hori ez da egokia negurako.

Gainera, espazio falta ere badute, gero eta ume gehiagok parte hartzen duelako eskola kirolean.

Azkargortak gurasoei adierazi zien Udala gertu dagoela elkarlanean jarduteko eta arazo horiei guztien artean konponbidea bilatzeko. Etzi, eguaztena, kirol batzordean parte hartuko dute Pausokako partaideek, gai hori jorratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak