Erretiratuen Elkartea bazkide bila

Aintzane Irizar 2007ko urtarrilaren 17a

Antzuolako Erretiratuen Elkarteko batzordeak hainbat gutun banatu ditu egunotan, elkartean bazkide ez diren erretiratuen artean.

Ehun bat lagunengana jo dute bazkide berriak egiteko kanpaina horretan. Euren helburua da jendea animatzea elkarteko bazkide egitera. Gaur egun 340 bat bazkide dira.


Interesa dutenek elkarteko batzordeko kideengana jo behar dute. Andoni Azkarate da presidentea gaur egun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak