Erretiratuen batzarra tabernako lana antolatzeko

Irati Agirreazaldegi 2009ko urtarrilaren 23a

Batzarra egin dute erretiratuen elkarteko bazkideek erabakitzeko Landatxopeko tabernaren funtzionamenduak nolakoa izan behar duen.

Adostu zuten taldeak osatzea eta bakoitzak hilabetean hartzea tabernaren ardura. Jadanik hainbat bazkidek eman du izena lanerako, baina zuzendaritza batzordekoek bazkideak animatu nahi dituzte tabernan jardutera boluntario moduan.

Tabernako funtzionamenduaren harira, urtarrilaren 28an batzarra egingo dute Landatxopen 17:00etan. Izena eman dutenei eta erabaki gabe daukatenei bilerara dei egiten diete batzordekoek.

Landatxopeko taberna 14:30 aldera zabaltzen dute eta 19:00ak arte egoten da zabalik. Batez beste 40 lagun joaten da arratsaldero karta jokoan eta  dominoan egitera edo tertulian jardutera.

Auditoriuma otsailean

Torresoroan dago Landatxope elkartea, eta gizarte etxeko auditoriuma ere otsailaren erdi alderako gertu izatea zen asmoa. Materialarekin izandako arazo bat tarteko, ordea, lanak atzeratu egin dira, baina Udaletik esan digute otsaila amaitzerako gertu izango dela eta txistulari taldearen kontzertuarekin inauguratzea dela asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak