Erretiratuen batzar orokorra apirilaren 10ean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko mar. 30a, 14:51
Erretiratuen elkarteak deia luzatu du urteko batzar orokorrean parte hartzeko. Hilaren 10ean, zapatua, egingo dute batzarra erretiratuen elkartean bertan 17:30ean. Bestalde, erretiratuen elkarteak apirileko irteeraren berri eman du. Hain zuzen, apirilaren 14an egingo dute irteera Iratxera eta Los Arcosera.

Bi gai nagusi landuko dituzte batzarrean. Batetik 2009ko memoria irakurri eta diru kontuen azalpena eta onarpena izango dute; eta, bestetik, 2010eko ekintza eta aurrekontuen aurkezpena. Erretiratuek deia egin dute batzarrean parte hartzeko.

Irteera

Batzar orokorraz gain, erretiratuen elkarteak apirileko irteeraren berri eman du. Hain zuzen, apirilaren 14an egingo dute irteera Iratxera eta Los Arcosera.
Hilaren 14an, eguaztena, 9:00etan izango da irteera betiko lekuan. Iratxera egingo dute bisita lehenengo; han, luncha hartu ondoren Los Arcoseko Santa Maria la Realen bisita gidatua izango dute. Bazkaria, bingoa eta dantzaldia Iratxe hotelean izango dute erretiratuek. 

31 euro pertsonako

Irteerara joan gura duenak izena eman beharko du. Izena emateko egunak dira apirilaren 6a eta 7a 16:00etatik 18:00etara jubilatuen elkartean bertan. Izena ematerakoan ordaindu behar da 31 euro pertsonako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak