Urteroko ohiturari jarraituz erretiratuek, Inauteri-martitzenean, otsailaren 24an, ospakizuna egingo dute. Torradak eta txokolatea izango dituzte meriendarako eta ondoren, kinan jokatzeko aukera izango da. Erretiratuak animatu nahi dituzte
Landatxopera mozorrotuta joan daitezen, mozorrorik onenarendako saria egongo da-eta. Inauterietako meriendara joan nahi dutenek otsailaren 17an edo 18an eman beharko dute izena 15:00etatik 18:00etara bitartean Landatxopen.
Inauteriak eskolan
Herri Eskolan otsailaren 20an, egubakoitzean, ospatuko dute Inauteri. Arratsaldean neska-mutikoak mozorrotuta joango dira eskolara, bakoitza nahi duen mozorroarekin, eta ikuskizunak, dantzak eta desfileak egingo dituzte gainontzeko ikasleendako.
Eskolatik 16:00etan irten eta frontoira joango dira, Pausoka guraso elkartekoek gertatutako merienda jatera: txokolatea eta torradak. Gero, 16:45ean Zirika Zirkusen antzerki emanaldia izango da.
Gaztetxea
Eskolako umeek ez ezik gaztetxekoek ere otsailaren 20an, gauean, mozorro festa egingo dute gaztetxean.