Erretiratuek boluntarioak behar dituzte zuzendaritza batzorderako

Irati Agirreazaldegi 2009ko mar. 19a, 15:12
Torresoroa Gizarte Etxean erretiratuek Landatxope elkartea ipini zuten abian eta pixkanaka martxa hartzen dihardute. Hala ere, zuzendaritza batzordekoak kezkati daude jarraituko dien herritarrik apenas dagoelako.

Florentino Lamariano elkarteko presidenteak esan digu apirilean daukatela urteko batzarra eta bileran bost kidek utziko  dutela batzordea, besteak beste diruzainak eta idazkariak, hortaz kide berriak nahi dituztela. "Pare batek lagunek esan digute gertu daudela batzordean sartzeko, baina gehiago behar ditugu. Jendeak uste du lan handia dela, eurak ez daudela horrelako kontuetara ohituta eta ezezkoa eman digute. Horiei esango nieke ez dela hainbesterako, ez dela aparteko ardura kargua izatea eta egin beharrekoa dela batik bat ekintza zehatzetan laguntzea".

Taberna

Presidentearen esanetan, "lokal berrian jendea ibiltzen da eta tabernako zerbitzurako taldeak egin ditugu. Hala ere,  erosketak, kontuak… batzordearen ardura dira. Komeniko litzateke norbait horren kargu egitea, baina boluntariorik ez dago. Norbait gertu balego gustura hartuko genuke".

Hitzaldia eta irteera

Egunerako jarduerez gain, ekintza bereziak ere antolatzen dituzte erretiratuek. Martitzenean, martxoaren 24an diabetesaren gaineko hitzaldia izango dute Landatxopen 17:30ean. Apirilaren 2rako, berriz, irteera antolatu dute Iratxera. Izena emateko hilaren 23 eta 24an izango da aukera Landatxopen 16:00etatik 18:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak