Erregional mailako futbol taldearen finala ikustera joateko autobusa

Aintzane Irizar 2007ko maiatzaren 29a

Antzuola Kirol Elkarteko bigarren mailako erregionalen futbol taldeak orain dela aste batzuk ziurtatu zuen lehenengo mailara igoko dela. Orain, ligako txapelduna erabakitzeko finaleko partidua jokatuko dute.

Bihar, zapatua, jokatuko dute finaleko partidua, Beasaingo futbol zelaian, arratsaldeko bostetan, Lazkaoko taldearen aurka. AKEko arduradunek autobusa jarri dute partidua ikustera eta taldea animatzera joateko. Gauean, igoera ospatzeko, eta ligako txapeldun izatea ere bai beharbada, afaria egingo dute, eskolako patioan. Herritar guztiak daude gonbidatuta. Izena emateko, bai autobuserako, bai afarirako, Altzartera jo behar da, eguena, hilak 31, baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak