Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, hainbat ekimen

Aintzane Irizar 2007ko azaroaren 16a

Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, bi ekimen izango ditugu datorren astean.

Eguaztenean, hilak 21, Arrasateko Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako plataformak aurkezpena eta hitzaldia egingo du. Hori izango da udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.

Bestalde, azaroaren 25ean, domeka, kale agerraldia egingo dute Herriko Plazan, 12:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak