Emakume eta gizonen berdintasunerako I. plana dagoeneko martxan da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko mar. 17a, 18:27
Bideberri Mankomunitateko Gobernu Juntak 2010eko otsailaren 25ean emakume eta gizonen berdintasunerako I. plana onartu zuen. Bideberri mankomunitatea Antzuola, Elgeta eta Leintz Gatzaga herriek osatzen dute, eta bakarrik, gizarte zerbitzuetan oinarrituta dago. Plana 2010-2013 urteetarako da eta hainbat arlo landuko dituzte: Udala, kultura eta kirola, hezkuntza, gizarteratzea...

Biztanle kopurua kontuan hartuta ez dago plana egitera behartuta Antzuolako herria, baina Karmele Korta Gizarte zerbitzuetako teknikariak azaldu du, herritarrek gai honekiko sentsibilitate berezia dutelako erabaki zutela plana egitea. Plana egiten 2008an hasi ziren, egoeraren diagnostikoa eginez.

Gizartearen islara

Diagnostikoan ikusi dute Antzuolako egoera beste herri batzuen modukoa dela. Gizartean ematen diren ezberdintasun berak ematen dira Antzuolan ere.
Plana 2009an diseinatu zuten. Horretarako, hiru bilera egin zuten Antzuolan; askotariko herritarrak elkartu ziren eta diagnostikoan oinarrituta ekintzak proposatu zituzten. Orain, lehentasunak ezarri behar dituzte ekintza horiek aurrera eramateko. 

2010-2013 urteetarako plana

Plana 2010-2013 urteetarako da eta hainbat arlo landuko dituzte: Udala, kultura eta kirola, hezkuntza, gizarteratzea...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak