Elkartasun Festa egingo dute domekan

Aintzane Irizar 2007ko ira. 28a, 15:07
Udazkeneko Elkartasun Festa domekarako antolatu du Anelkar Antzuolako Elkartasun Taldeak. Irailaren 30ean, arratsaldeko bostetatik aurrera ospatuko dute jaialdi hori, Zurrategin.


Ohi bezala, Bidezko Merkataritzako produktuak salgai jarriko dituzte Anelkarreko kideek. Bestetik, Euskadiko Kutxak emandako opari sorta bat zozkatuko dute; hamar zenbakidun txartel sortak salduko dituzte zozketarako, bi euroren truke.

Oihulari Klown

Ekitaldi ikusgarriena, baina, izango da Oihulari Klown taldearen Otiacicoch kale antzerkia. Udaberriko Elkartasun Festarako ere ikuskizun hori eskaintzea aurrez ikusita zuten, baina, sekulako zaparradak bota zituela eta, bertan behera geratu zen. Hauteskunde egunean gertatu zen hori, maiatzaren 27an, hain zuzen ere. Domekan, 18:30ean hasiko da emanaldia eta kalez kale ibiliko dira.

Antzezlan probokatzailea da Otiacicoch. El Salvadorretik eta 1500. urtetik  etorritako indigena talde bat osatzen dute aktoreek. Txundituta geratuko dira publikoan daudenen arroparekin, orrazkerekin... Hasieran, beldurtu ere egingo dira, baina, gero, jolasean hasi eta publikoa probokatu ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak