Berdintasun Plana definitzeko bigarren bilera egin zen atzo udaletxean eta gizon eta emakume 20 lagun inguruk hartu zuten parte. Taldeka, berdintasuna sustatzeko ekimenak, proposatu eta aztertu zituzten, beti ere alor guztiak kontutan hartuz: udala, hezkuntza, hirigintza, garraioa, osasuna, kirola...
Batzarrean ordu laurdeneko etenaldia egin zuten elkarretaratzean parte hartzeko.
Plazako agerraldian 40-50 herritar izan ziren indarkeria jasaten duten emakumeei babesa erakusten eta gehiago horrelakorik izan ez dadin aldarrikatzen.