ELAtik adierazi digutenez, negoziazio prozesuan parte hartu duten arren, enpresan sindikatuak dituen ordezkariak ELAren sekzio sindikalarekin bildu ostean, enpresaren proposamenari ezezkoa ematea erabaki dute.
Euren esanetan, onartzen dute azken proposamena aurrekoa baino hobea dela. Halere, ez dute ikusten enpresak azkenaldian izan duen eskari gutxitzeari aurre egiteko soldatak jaitsi behar direnik. Gogoratu dute era berean, Elay dagoeneko %40ko enplegu erregulazio espediente egoeran dagoela.
Dena den, enpresa osatzen duten Elay SL eta Elay Industrialeko enpresa batzordean LAB eta UGTk dute gehiengoa, eta hauek prest agertu dira zuzendaritzaren proposamena sinatzeko.
LABetik adierazi digute baina, oraindik ere ikusi egin behar dutela ELAren babes barik sinatuko duten ala ez.
Enpresaren zuzendaritzarekin harremanetan jarri gara, baina ez dute ELAren ezezkoari buruz baloraziorik egin gura izan.