Ekitaldi ugari aste bukaeran, Antzuolako jaietan

EduMendibil 2009ko uzt. 17a, 13:47
Atzo, eguena, hasiera eman zieten Antzuolako jaiei eta aste buruan jarraipena izango dute. Egitarauan ekintzaz beteta dator eta ohiko ekitaldietan: zapatuko Mairuaren Alardeak beste urte batzuetan baino ikusmin handiagoa piztu du. Izan ere, hainbat berritasun izango ditu aurten. Hemen duzue jai egitaraua osorik:

 Bihar, zapatua, 19:00etan izango da Mairuaren Alardea. 180 bat herritarrek hartuko dute parte eta Eguzki auzora eta Antiguako ermitara iritsiko da. Bien bitartean, irudi zaharrekin egindako dokumentala eskainiko dute plazan, han bildutakoendako. Umeendako jolasak ez dira faltako eta musikak eta dantzek ere tarte zabala izango dute jaietan. Jai giroa nagusi, domekara arte ekitaldiz jositako asteburua dator Antzuolan.

 

Egubakoitza, 17


09.55 Txepleroa jaurtiko da.
10:00 Txistulari taldearekin goizeresia.
11:00-13:30 Umeendako jolas parkea plazan.
11:30 Meza nagusia.
11:30 Antzuolako 2. gastronomia lehiaketa pilotaleku txikian. Paella lehiaketa.
13:30 Epaimahaiaren erabakia eta paella lehiaketaren sari banaketa.
Ondoren paella dastatzeko aukera.
16:30 Mus txapelketa Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta.
16:30- 18:30 Jolas parkea Herriko plazan.
17:30 Altxorraren bila Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta.
19:00 1. mailako afizionatuen pilota partidak pilotalekuan. kalejira Antzuolako trikitilari gaztetxoekin.
19:00 Poniak eta zezentxoak Zurrategin, Antzuolako trikitilari gaztetxoen eskutik.
22:00 Bide Batez-ekin dantzaldia Herriko plazan.
23:30 Suzko zezena.
24:00 Bide Batez-ekin dantzaldia Herriko plazan.


Zapatua, 18


07:00 Txokolate jana txosnetan.
09:55 Kanoiak sutzea.
10:00 Txistulari taldearekin goizeresia.
11:30 Bergarako bandaren kalejira.
12:00 Kulki taldearekin jolasak Ondarren.
12:30 Bergarako Bandaren kontzertua Zurrategin.
Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque
19:00 Mairuaren alardea Herriko plazan
Alarde berritua ikusteko aukera.    
20:15 Oinarin taldearen saioa.
21:30 Herri afaria Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta. 
23:00 Kontzertua Zurrategin.
23:30 Suzko zezena Herriko plazan
00:00-01:30 Cóctel Latino taldearen saioa Herriko plazan.
00:30-02:30 Borondatezko alkoholemia kontrola. Kontrola egin eta informazioa emango da.


Domeka, 19


07:00 Txokolate jana txosnetan. Goizaldean etxerako gogorik ez dutenendako.
11:45 Salda jubilatuen eskutik.
12:30 Acordes navarros taldearen eskutik nafar jotak Herriko plazan.
18:00-21:00 Dragoialde txarangaren saioa Herriko plazan eta kaleetan zehar.
19:00 Pintxo eta sagardo solidarioak  Herriko plazan.
Bildutako dirua Anelkarrek dituen proiektuak laguntzeko izango da.
21:00 Larrain dantza, Ondarreko gaiteroak lagun direla.
21:15 Joselu anaiak taldearekin erromeria Herriko plazan.
24:00etatik aurrera txosnetako edariak euro bakarrean.
01:00 Jai bukaera Herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak