Ehun sinadura batu ditu Lokarrik gaur

Leire Kortabarria 2007ko uzt. 8a, 21:40
Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko gizarte sareak gaur, domeka, egin du Debagoienean egin beharreko azken sinadura bilketa ekitaldia, furgonetarekin, eta Antzuolan izan da. Ehun sinadura inguru batu dituzte.

Oso pozik daude Lokarriko arduradunak, batez ere, Antzuolaren tamainako herri baterako, kopuru handia delako: "Oso gustura egon gara, giro ederrean. Herri txikietan, beti errazagoa da sinadurak lortzea; herri handiagoetan, gehiago kostatzen da", azaldu du Aitziber Blanco Lokarriko ordezkariak.

Debagoienean, guztira, 311 sinadura inguru lortu dituzte: Arrasaten, 42 lagunek sinatu zuten; Bergaran, 39k; Arantzazun, 130 bat; eta azkenik, gaur, Antzuolan, ehun bat sinadura.

Internetez ere parte har daiteke

Horrekin, Lokarrik herri-kontsulta bat eskatu nahi du, hiru helbururekin: ETAk biolentzia bazter dezan eskatzea; bazterketarik gabeko elkarrizketaren alde egitea, arazoak konpontzeari begira; eta bakean eta demokrazian oinarritutako akordio bat lortzeko beharra azpimarratzea.

Kanpainak aurrera jarraitzen du urriaren 30era arte, eta, besteak beste, euren webgunean sina daiteke: www.lokarri.org.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak