Ehiza eta tiro eskopeta ikastaroa

Irati Agirreazaldegi 2009ko irailaren 28a

Urriaren 7 eta 8rako eskopeten gaineko ikastaroa antolatu du Eperra ehiza elkarteak.

Eperra elkarteak antolatuta ehiza eta tiro eskopetaren gaineko ikastaroa izango da urriaren 7an eta 8an. Olaran etxean izango da ikastaroa 19:30ean. Sarrera irekia eta doanekoa izango da eta ez dago aurrez izena eman beharrik. Izan ere, 60 lagunendako tokia izango da.

Ikastaroan eskopeta ezagutzeaz gain, hau da, kulata, kainoi klaseak eta neurriak...; kartutxoez eta horien erabileraz ere jardungo  dute, neurriez, motz, karga neurriez, takoez…, alegia. Tiro teknikak ere hartuko dituzte hizketarako gai ikastaroan: ehizarako, kirol tirorako, plater eta usakume tirorako...

Ehizan eta tiroan jarduten dutenendako ikastaro interesgarria izango da, izan ere, euren jakintza sakontzeko eta zalantzak argitzeko balioko die zaleei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak