Aste bukaera honetan zirko tailerra egin dute eta monozikloan ibiltzeko zein esku jokoak egiteko aukera izan dute. Bestalde, datorren asteburuan, Fimo materialarekin eskulanetan jardun eta bitxiak egingo dituzte.
Batzarra
Gazte Txokoko jarduerak abian diren arren, datorren eguenean 19:00etan batzarra egingo dute Errekaldeko lokalean Udal ordezkariek gaztetxoen gurasoekin.
Batzarrean gurasoei Gazte Txokoaren funtzionamendua azalduko diete eta baita 2008rako asmoen berri eman ere. Bestalde, euren iritziak eta ekarpenak jasotzeko baliatuko dute bilera.