Eguaztenean hasiko dira umeak udaleku irekietan

Irati Agirreazaldegi 2009ko eka. 29a, 12:30
Uztailaren 1ean, eguaztena, hasiko dira udaleku irekiak herriko umeendako eta uztailaren 16ra bitartean aisialdirako aukerarik ez zaie faltako antzuolarrei. Goizez, 09:30etik 13:00etara bitartean, egingo dituzte hainbat ekintza 5 urteko gelako umeetatik hasi eta seigarren mailara artekoek. Guztira, 115 ume izango dira eta eurekin ibiliko diren begiraleak, 12.

Eskulanak, jokoak, herriko txokoetara irteerak... egingo dituztela aurreratu digute antolatzaileek, eta jakinarazi dute, baita ere, aurten ekintzetan berrikuntzak sartzeko ahalegin berezia egin dutela. Ohikoa den moduan, San Fermin Eguna egingo dute, baina izango dira kulturen eguna, uraren eguna, joko paralinpiarrak...

Jaietako lehen eguna

Uztailaren 16an, eguena, herriko jaiak hasiko diren egun berean, amaituko dira udaleku irekiak, baina egun horretarako ere gertatuko dituzte ekintzak udaleku irekietakoek. Izan ere, 12:00etan jaiak iragartzeko kanpai hotsarekin batera, serpentinak, globoak… botako dituzte eta alkate eta alkatesa txikien saioa ere izango da. Gero, neska-mutikoek udalekuetan gertatutako ikuskizuna eskainiko dute Herriko plazan eta kaleetan batukadarekin ibili ostean, eguerdian umeek herri bazkaria egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak