Egaralurrek eraikiko du eskolako aterpea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko mai. 6a, 18:12
Osoko bilkurak atzo esleitu zituen Antzuolako Eskolako jolastokian aterpea egiteko lanak. Egaralur enpresak egingo ditu aipatutako lanok. Asmoa da Mundumira jaialdiaren ondoren, ekainaren 1ean hastea aterpeko lanekin.

Finantziazioa

Udalak 520.251,57 eurotan esleitu ditu lanok. Finantziazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza departamentuak obren %60 finantzatuko du; Gipuzkoako Foru Aldundiak 100.000 euro jarriko ditu; Kutxak  65.000 euro; eta, gainontzeko finantziazioa Udalak hartuko du bere gain. Aurreikusi dute 73.000 euro gastatzea –obra zuzendaritza barne–.

Mundumira ondoren

Mundumira jaialdiak lanetan ahalik eta gutxien eragin dezan, obrak ekainean hasiko dituzte. Aurreikusi dute lanak udako hilabeteetan egitea; 11 aste beharko ditu Egaralurrek lanok gauzatzeko, eta datozen sei urteetarako garantia izango du.

Egin beharrekoa 

Aterpearen azalera 1.466 metro koadrokoa izango da. Estalkiak aluminiozko txapa izango du kanpoaldean eta izeizko egurra barrualdean. Euriaz eta haizeaz babesteko polikarbonato zelularrezko kanpo-inguratzailea izango du aterpeak, barrualdean hiru metroko altuera libre uzten duena.

Ikasturte berrirako gertu

Aurreikusitakoaren arabera ikasturte berrirako gertu egongo litzateke aterpe berria.
Gainera, atzoko osoko bilkuran onartu zuten obra zuzendaritza Alvaro Perez de Amezaga arkitektoari esleitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak