EAE-ANVren mozioa, "independentismoaren aurkako jazarpena" salatuz, ez zuten onartu

Aintzane Irizar 2007ko aza. 5a, 10:13
Urriko ezohiko osoko bilkuran, udalbatzak ez zuen onartu EAE-ANV alderdiak aurkeztutako mozioa. EAEk alde bozkatu zuen, eta gainerako guztiek, aurka.

Batasuneko kideen atxiloketak salatzen zituen idatziak, eta eskatzen zuen "independentismoaren aurkako jazarpena" amaitzea; bestetik, "errepresioaren aurrean jarrera tinkoa hartuko duela Udalak"; azkenik, proiektu politiko guztiak bideragarriak egingo dituen marko batean dagoela konponbidea.

Alderdien balorazioak

Zutik-EB-Aralarko ordezkariek adierazi zuten eskubide urraketa nabarmenak gertatzen direla, baina ez daudela ados idatzian egiten den balorazio politikoarekin.

EAJko ordezkari Joxi Beltranek zera adierazi zuen: "Hainbat atentatu izan ditugu azkenaldi honetan eta orduan ez dut horrelako idatzirik ikusi". Dena dela, gaineratu zuen Batasuneko kideen atxiloketaren aurka daudela.

PSE-EEeko zinegotzi Paco Morcillok esan zuen Garzonen agindua argia eta zehatza dela, eta EAEko ordezkariei eskatu zien indarkeria gaitzesteko.

Pedro Iturbe alkateak adierazi zuen indarkeria guztien aurka daudela eta ahaleginak egingo dituztela gatazkari irtenbidea emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak