Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean Lilatoia egingo da Donostian. Antzuolako Udaletik herriko emakumeak animatu nahi dituzte lasterketan parte hartzera gertu dauden emakumeen talde bat osatu nahi dutelako.
Bost kilometroko herri lasterketa izango da 11:00etan Donostiako Alderdi Ederretik abiatuta hiriko kaleetan barrena.
Hiru maila izango dira:
Gazte maila (16 eta 17 urtekoak)
Seniorrak (18 urtetik 39 urtera)
Beteranoak (40 urtetik gorakoak)
Izen-ematea
Donostiako Udaleko idazkaritzan edo telefonoz 943766246 zenbakira deituz eman behar da izena martxoaren 4a baino lehen. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira.
Antzuolatik lasterketara joateko gogoa duten hainbat emakume izanez gero, asmoa da denak elkartzea eta batera joatea Donostiara.