Hamarretakoa eta bazkaria
Goizean goiz irtengo dira erretiratuak Antzuolatik; eta, hamarretakoa egiteko geratuko dira bidean. Donibane Lohitzunen goiza pasa ostean bazkaltzera joango dira Oiartzunera. Bazkari ederra egingo dute, eta arratsalde pasa Hondarribiara joango dira. Hondarribian, besteak, beste, alde zaharra bisitatzeko aukera izango dute antzuolarrek.
Hitzaldia
Ekainaren 9ko irteeraz gain, datorren asteari begira hitzaldia antolatu dute erretiratuek.
Maitasuna eta afektibitatea pertsona nagusietan hitzaldia egingo dute elkartean bertan. Eguaztenean izango da, hilaren 2a, 17:00etan. Erretiratuek Bizikasirekin batera antolatutako hitzaldia izango da.