Domekan Antzuolatik Aiherrara Korrikari ongi etorria egitera

Irati Agirreazaldegi 2009ko mar. 26a, 18:03
Gaur eguena hasiko da Korrika 16 Tuteran. Antzuolara apirilaren 4an ailegatuko da euskararen aldeko lasterketa, baina aurrez herri mordoa pasatuko ditu, tartean baita Antzuolarekin senidetuta dagoen Aiherra ere. Martxoaren 29an, 18:03rako iritsiko da Korrika Aiherrara aurreikuspenen arabera, eta lehen aldia da gainera Korrika Aiherratik pasatuko dena.

Antzuolarrei gonbidapena egin diete parte hartzeko eta Korrika batzordekoek esan digutenez, "detaile polita izango litzateke hara joatea". Hortaz, domekan, 15:00etan Antzuolako plazan egin dute hitzordua eta Aiherrara joatera animatzen direnak han elkartuko dira gero  autoetan joateko.

Antzuolan Korrikaren harira egin da ekintzarik eta hurrengo aste bukaerarako ere iragarri dituzte ekitaldi gehiago.

Egubakoitza, apirilak 3

  • 11:30 Korrika Txikia.
  • 19:00 Triki-bertso poteoa.

Zapatua, apirilak 4

  • 11:00-13:00 Umeendako jolasak frontoian: puzgarriak, txapak, aerobika…
  • 16:30 Umeendako zinema Olaranen.
  • 19:00 Film laburren emanaldia Olaranen.
  • 21:00 Herri afaria frontoian.
  • 01:05 Korrika Antzuolara sartuko da Bergaratik.
  • Ondoren, Opari sorpresa eta txokolate beroa plazan.
  • Gero, Karaokea eta jolasak gaztetxean

Afarirako txartelak salgai

Herri afarirako txartelak aurrez salgai egongo dira Gailur, Arin, Larrea eta Mox tabernetan, Altzarte gozotegian, Martin okindegian eta gaztetxean 12 euroren truke martxoaren 29ra bitartean. Afaritarako gertatu duten menua honako hau da: marmitakoa, oilasko errea entsaladarekin, etxeko hostopila, kafea eta kopa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak