Gipuzkoako bidegorri sarearen parte izango da Antzuolakoa, eta Diputazioa arduratuko da proiektua idazteaz eta lanak finantzatzeaz. Aurtengo aurrekontuetan, 200.000 euro aurrez ikusi ditu Diputazioak bidegorri horretarako.
Bide zaharra ere, bidegorri
Bestalde, Bergararako bide zaharrean ere bidegorria egingo dute. Diputazioa arduratuko da lan horietaz, eta dagoeneko badabiltza azterketa geoteknikoak egiten eta proiektua idazten. Galartzarako zubia baino goraxeago, Errege Bidearekin bat egingo du bide zaharrak.