Ibilbidean hauek ikusiko dituzte: Deskargako mugarria; Boton gaina eta landutako mugarri berezia; Txintxaleku gaina, Trekutz-Irimo bidean; Larregi harrobia eta ingurua; Bazterriña, Ursalto, Ondamendi eta Pikunieta baserriak eta Trekutz.
Ondoren, orain arte mugarrien ibilbideetan parte hartu duten guztiendako bazkaria izango da. Paella dastatzeko aukera edukiko dute Meakan. Antzuolako eta Urretxuko 80 lagun inguru espero dituzte.