Desbideratzea Kalegoiko lanak direla-eta

Irati Agirreazaldegi 2009ko api. 7a, 17:34
Aste Santu ostean hasiko dira Kalegoiko lanak egiten eta obrek iraun bitartean ibilgailuek debekatua izango dute kale horretatik ibiltzea.

Zirkulazioan traba gutxi eragiteko desbideraketa egingo dute. Sagastitik Antiguara joateko Elco, Navarro, Oerlikon... lantegien aurreko aldetik pasa beharko. Autobus geltokietan ere egingo dituzte aldaketak: Zumarragarako autobusak Antiguan geratuko dira eta Bergarara doazenak, berriz, Olaranen.

Pazientzia eskaera Udaletik

Udaletik aurreikusi dute Kalegoiko azpiegitura eta zoladura lanek uztailaren erdi aldera arte irautea eta barkamena eskatu nahi diete epe horretan kalteak jasango dituztenei, batez ere Kalegoiko bizilagunei.

Barkamena ez ezik ulerkortasuna eta pazientzia ere eskatu nahi dizkiete herritarrei eta gidariei, "egingo diren lanek Antzuolako herritar guztiei ekarriko baitie onura", diote herrian barrena zabaldutako bandoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak