Datorren asterako ipini nahi dute kanpandorreko erlojua

Irati Agirreazaldegi 2008ko api. 18a, 15:14
Erloju zaharra elizako kanpandorretik kendu eta laster ipiniko dute berria. Errioxatik ekarriko dute erlojua eta datorren asterako ipinita egotea da Udalaren asmoa. Horretarako, aprobetxatuko dituzte kanpandorrea konpontzeko erabili dituzten aldamioak eta baita garabia ere. Izan ere, horrela lana errazagoa izango den ustea dute. Erlojua ordezkatuko duten arren, teknikarien esanetan, merezi du zaharra konpontzea eta zaintzea; ondoren ikusiko dute zer egin ordulari zaharrarekin.

Erloju berriak izango du zaharrarekin ezberdintasunik: batetik, bi esferaren ordez hiru izango ditu orain; Sagasti aldera ipiniko dute hirugarrena. Bestalde, diseinuari dagokionez, klasikoagoa izango da, hau da, ez du ez argi ez kristalik izango, esfera eta zenbaki erromatarrak baino ez.

Gainera, elizako erlojua kanpai txikiak jotzen hasiko da berriz. Egun, grabazio bitartez, megafoniatik entzuten dugu soinua, eta, hemendik aurrera, kanpai hotsa naturala izango da. Horretarako, erlojuarekin batera, kanpandorreko kanpai txikietan, mailu bat ipiniko dute ordulariari konektatuta, eta horiek izango dira, hain zuzen ere, aurrerantzean entzungo direnak.

Bigarren fasea

Elizako lanen lehen fasea ere amaitzear dago. Eliza azpiko etxearen erreteila egitea falta da, baina erlojua ipini artean ezin dira aldamioak kendu; hortaz, kanpoko lanak maiatzerako amaitzea espero dute. Bien bitartean, barruko obretarako aurrekontuak aztertzen dihardute. Barruan egin beharreko lanak hauek dira: pintaketa eta korua, zorua, argiteria eta soinua konpontzea. Erretaulak zaharberritzea azken lana izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak