Dantzari txikien erakustaldi handia

Jon Berezibar 2009ko urr. 19a, 13:18
Oinarin dantza taldekoek gonbidatuta izan ziren Antzuolan Arrasateko (Lore Gazteak), Oñatiko (Oñatz), Soraluzeko (dantza kontuetarako debagoiendartzat har daitezke Urrats dantza taldekoak) eta kanpoko gonbidatu moduan Legazpiko dantzari txikiak, Korostikoak, hain zuzen ere. Goizean goiz hasi ziren atzo taldeka herriko kaleetatik txistularien laguntzarekin, baina ikuskizuna eguerdi aldera etorri zen alardea egin zutenean.

Lehenengo, neskak batetik (esku-dantza, arku-dantza eta makil-dantza egin zituzten) eta gero mutilak (launakoa, jorrai-dantza eta txankarrankoa), bestetik, elkarrekin gorularia, arin-arina eta fandangoa dantzatzen amaitu zuten herriko plazan.

Bazkalordua

Hori bazkal aurretiko saioa izan zen. Neska-mutikoek antzuolarren etxeetan bazkaldu eta gero, atzera ere joan ziren arratsaldean plazara bigarren alarderako. Bigarren hori berezia izan zen guztiek elkarrekin 7 jauzi dantzatu eta gero, talde bakoitzak saio berezi bat egin zuen-eta. Antzuolarren kasuan Trokeo dantzetako makil handi-dantza egin zuten; hain zuzen, Antzuolako jaietan egin ohi duten dantza berezia. Aipatzekoa eguna primeran joan bazen ere, ibarreko dantza taldeen presentzia urria izan zela. Aretxabaletako, Bergarako eta Eskoriatzako taldeen gabezia sumatu zen atzo Antzuolan egin zuten haur dantzarien egun politean.

  • Zenbat haur: 160 bat inguru.
  • Iraupena: Bi ordu eta erdi.
  • Herriak: Antzuola, Arrasate, Oñati, Soraluze eta Legazpi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak