Dantza taldea bultzatu zuten Gervasio Legorburu eta Karmele San Sebastian omendu dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko otsailaren 3a

Antzuolako Oinarin dantza taldearen alde egindako lanarengatik, eta batez ere dantzen alde egindako lanarengatik omendu dituzte gaur, Aratuste-domeka, Gervasio Legorburu eta Karmele San Sebastian.

Ume txiki dantzari bikote batek dantza egin die omendu biei; gainera, dantza taldeak kapitain makila eman die hainbat urtetan irakasle izandakoei. Karmele San Sebastianek lore sorta ere jaso du. Bestalde, Udaletxeak herriko gutuna eta banderatxoa eman dio San Sebastiani; oroigarri berdinak, aurretik jasotako omenaldi batean hartu zituen Legorburuk. Eguraldia hotza eta haizetsua izan bada ere, jende asko joan da herriko plazara omenaldi xumeaz gozatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak