Carrascoren aurkako atentatua salatzeko mozioa onartu dute osoko bilkuran

Miren Arregi Amasorrain 2008ko mar. 12a, 10:41
Atzo, martxoak 11, egin zuten ezohiko osoko bilkura. Bertan, Antzuolako EAJ, Zutik- Ezker Batua-Aralar eta Alderdi Sozialistak udal mozioa aurkeztu zuten Carrascoren aurkako atentatua salatzeko. Aipatutako alderdien botoekin onartu egin zuten mozioa. EAEko zinegotziak abstenitu egin ziren.


Onartutako mozioan, Isaias Carrascoren hilketa gogor salatu eta gaitzesten zuten. Era berean, elkartasuna adierazi zieten haren senitarteko eta lagunei. Gaineratu zuten, ez dagoela inongo arrazoirik Carrascoren heriotza justifikatzeko eta ETAk ez duela herriaren ordezkaritza bereganatzeko zilegitasunik. Hala, ETA deusestea exijitu zuten.

Antzuolako EAEkoek bestalde, Isaias Carrascoren senitarteko eta lagunei elkartasuna adierazi nahi izan die ohar baten bitartez eta gaineratu zuen joan den egubakoitzean gertatutakoak, indarkeria ekintza guztiek bezala, herri honetan eszenatoki demokratiko bat lortzeko ezinbestekotasuna agerian uzten duela. Gatazkaren sustraietara jo behar dela uste du aladerdiak, eta gaitzespen hutsak ez duela arazoa konpontzen gaineratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak