"Okela ondo gorritu behar da, eta gero berdura guztiak poliki-poliki egin", azaldu ziguten irabazleek. Hori da okela gisatu lehiaketako irabazleen sekretua. Eta, baita, lehengaiak ere: kipula, porruak, berakatza, piperrak, txanpinoiak eta patatak. Gaineratu ziguten: "Olioa, gutxi bota behar da, beharrezkoa bakarrik".
Lehenengo urte da Egaña ahizpek eta Garrastazuk lehiaketa irabazten dutena; baina, orain arteko lehiaketa guztietara aurkeztu dira.
10 talde
Lehiaketan parte hartu zuten 10 taldek, guztira 26 lagunek. Epaimahai lanak egin zituzten Juango Jauregi, Javier San Sebastian eta Juan Tenak. Esan behar da, aurten epaimahaia nobedadea izan dela. Orain arte kanpotik ekarri dituzte epaileak. "Aurten talde bakoitzak lagun bat hautatu du eta, gero, hautatutako guztien artean zozketa egin dugu", esan zuen Jone Larrañaga kultura teknikariak.