Autobusak Antiguan eta Olaranen
Bide mozketa horrek eragina izango du herri barrutik igarotzen diren autobusetan eta lanak egin bitartean Antiguara eraman dute geralekua.
Astelehenetik aurrera, beraz, Bergaratik Zumarragara doazen autobusak Antiguan egingo dute geldiunea. Kontrako noranzkoan doazenak, aldiz, Olaran etxean utzi eta jasoko dituzte bidaiariak.
Piboteak
Aste bukaeretan zirkulazioa erregulatzeko bi pibote jarriko ditu Udalak erdigunean. Bata plazan eta bestea Kalebarrenen. Bata jarrita dago dagoeneko; bestea hamabost eguneko epean jartzea aurreikusten dute.