Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken bolada txarra etetea izango da antzuolarren eginbehar nagusia. Bolada txarra eten, eta ona hasi, jaitsiera postuetatik aldentzeko. Mutrikuren aurkako partidua egubakoitzean izango da Estala futbol zelaian, 16:00etan. Sailkapen orokorrean bi taldeen arteko aldea bost puntukoa besterik ez da. Antzuolak 22 puntu ditu eta Mutrikuk 27; hala, irabaziz gero Antzuolak aukera ona dauka aurrekoekin aldea murriztu eta azkeneko postuetatik aldentzeko.