Biztanle kopurua 2.133ra igo zen, iazko datuen arabera

Irati Agirreazaldegi 2008ko api. 30a, 13:59
Espainiako Estatistika Erakundeak jakitera eman du Antzuolako bizilagunen kopurua. Iazko datuei erreparatuta, 2.133 bizilagun zeuden Antzuolan 2008ko urtarrilaren 1ean.

Altei dagokienez, 127 bizilagun gehiago daude herrian: 34 jaioberriak, 75 beste herri batzuetatik etorriak, bi atzerritar eta 16 lagun aurrez beste toki batean inskribatu gabeak, gehienak atzerritarrak hauek ere.

Bajak, berriz, 106 izan dira: 25 hildakoak,76 kanpora joandakoak eta beste baten inskripzioa galdu egin da. Hortaz, 21 laguneko aldea dago.

Udalean, gehiago

Udaleko datuek, ordea, besterik diote. Data berean 2.146 bizilagun zeuden Antzuolan, Udalaren arabera. Jaiotakoen eta hildakoen kopuruan bat datozen arren –34 jaiotakoak eta 25 hildakoak–, kanpora joandako bizilagunen eta kanpotik etorritakoen kopuruak dira ezberdinak. Joandakoak 81 dira, Udalaren ustez, eta etorritakoak, 93. Hortaz, 13 biztanle gehiago lirateke, Espainiako Estatistika Erakundearen datuekin alderatuta.

Espainiako Estatistika Erakundearen eta Udalaren datuak konparatu ostean, emaitza ofiziala zein den jakinaraziko dute.

Hala ere, argi dago biztanleriaren gorako joera nabarmena dela, eta arrazoia etorkinen eta jaioberrien igoera da, batik bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak