Bikustik bikotearen kontzertua egubakoitzean Torresoroan

Irati Agirreazaldegi 2009ko maiatzaren 7a

Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta musikari elgoibartarrek osatutako Bikustik bikoteak kontzertu akustikoa eskainiko du gaur, egubakoitza, 22:00etan Torresoroan. Kontzerturako sarrerak hiru euro balio du.

Arima Beltza taldean jardundakoak dira biak. Bikustikeko ahots nagusia da Gurrutxagarena eta gitarrarekin ez ezik ahosoinuarekin edo panderetarekin ere laguntzen die Zabaletaren gitarra nagusiaren doinuei eta koruei.

Abesti mitikoak

Kantu klasikoen bertsioak jotzen dituzte: "Beti izan dugu bertsioak egiteko grina eta gustuko kantuak akustikoki moldatu ditugu. Emanaldietan Arima Beltzaren pare bat abesti eta atzerriko taldeen bertsioak eskaintzen ditugu: The Beatles, Led Zeppelin, Creedence Clearwater Revival, Chris Robinson..." dio Gurrutxagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak