Bihar hasiko dute memoria lantzeko ikastaroa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko maiatzaren 24a

Bihar, martitzena, hasiko da erretiratuen elkartean egin behar duten memoria lantzeko ikastaroa. Bizikasiren laguntzarekin antolatutako ikastaroa izango da. Erretiratuen elkartean izango den arren, herritar guztiei zuzendutako ikastaroa da.

20 lagun

Dagoeneko izenematea amaituta, 20 lagunek eman dute izena ikastaroan. Bihar, maiatzak 25, izango da ikastaroaren lehenengo eguna. Hurrengo egunak izango dira ekainaren 1a, 8a eta 15a. Ikastaroek bi orduko iraupena izango dute: 16:00etatik 18:00etara, erretiratuen elkartean bertan.

Alde teorikoa eta ariketak

Ikastaroak bi zati izango ditu: alde batetik, alde teorikoa landuko dute. Besteak beste, ikasiko dute memoriak zelan funtzionatzen duen.

Beste zatia alde praktikoa izango da. Memoria lantzeko hainbat ariketa egiten ikasiko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek.

Ikastaroak ematera dedikatzen den Eibarko enpresa bat arduratuko da ikastaroaz.

Bizikasi zer den

Bizikasik Bergarako Migel Altuna institutuan dauka egoitza, eta Debagoieneko Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzako (BOZI) bitartekotza zerbitzua da. Prestakuntza arautuan sartzeko erraztasunak ematen ditu Bizikasik, batez ere, gizartean kaltetuenak diren kolektiboei.

Doako zerbitzua da, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak