Eguenean hasiko dira Antzuolako jaiak. BIDEOA

Usoa Agirre 2009ko uzt. 15a, 18:30
Eguenean, uztailak 16, hasi eta domekan, uztailak 19, bukatuko dira herriko jaiak. Aurten, Mairuaren Alarde berritua da egitarauko protagonista edo berrikuntza nagusiena. Iazko moduan, gaueko autobus zerbitzua izango da egubakoitzean, eta zapatuan Bergaratik eta Zumarragatik.

Uztailak 16, eguena

12:00 Jaien hasiera.

  • Jaiak iragartzeko kanpaiak, serpentinak, globoak…
  • Alkate eta alkatesa txikien saioa.
  • Ondoren umeek udalekuetan gertatutako ikuskizuna, Herriko plazan.
  • Batukada herriko kaleetan zehar.

14:00 Umeen herri bazkaria.

16:00 Zirkolatzen, zirko ikuskizuna eta zirko tailerra gune hauekin: malabarrak, oreka kablea, oreka pelotoia eta akrobazia.

18:00 Txistulari, trikitilari eta buruhandiekin kalejira.

19:00 Txosnak zabaltzea Zurrategin.

19:00 Salbea abesbatzarekin. Antzuolako abesbatzak Alfonso Ugarteren Salbea kantatuko du.

20:15

  • Oinarineko umeekin ikurrin dantza. Besteak beste, aurten dantza ikasten hasi diren umeen lehen saioa izango da.
  • Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea.
  • Udalbatzaren aurreskua, Oinarinek lagunduta.

22:00 Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.

24:00 Hontzaren jaitsiera Kanpandorretik udaletxera.

Txistulariei esker ona adierazi nahi zaie, egindako eta egiten duten lanarengatik. Hori dela eta, eurek emango diote ongi etorria hontzari.

Uztailak 17, egubakoitza

9:55 Txepleroa jaurtiko da

10:00 Txistulari taldearekin goizeresia

11:00-13:30 Umeendako jolas parkea Herriko plazan: balanzbike zirkuitoa, monoziklo txikiak, puzgarriak, tatuaje tailerrak, etab.

11:30 Meza nagusia

11:30 Antzuolako 2. gastronomia lehiaketa pilotaleku txikian. Aurten paella lehiaketa.

Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, herriko edozein elkartek, edota horretarako osatutako taldeek dute parte hartzeko aukera.

13:30 Epaimahaiaren erabakia eta paella lehiaketaren sari banaketa.

Ondoren paella dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.

16:30 Mus txapelketa Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta.

16:30-18:30 Jolas parkea Herriko plazan.

17:30 Altxorraren bila Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta.

19:00 1. mailako afizionatuen pilota partidak pilotalekuan

  • 1. partidua: MUGURUZA - IRURETA VS ATXOTEGI - LOIOLA
  • 2. partidua: MENDIZABAL - BENGOETXEA VS LARRAÑAGA - JAUREGI

Antzuolako trikitilari gaztetxoen kalejira.

19:00 Poniak eta zezentxoak Zurrategin, Antzuolako trikitilari gaztetxoen eskutik.

22:00 Bide batez taldearekin dantzaldia Herriko plazan

23:30 Suzko zezena

24:00 Bide batez taldearekin dantzaldia Herriko plazan

Uztailak 18, zapatua

7:00 Txokolate jana txosnetan

9:55 Kanoiak sutzea.

10:00 Txistulari taldearekin goizeresia

11:30 Bergarako bandaren kalejira.

12:00 Kulki taldearekin jolasak Ondarren.

12:30 Bandaren kontzertua Zurrategin. Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque

19:00 Mairuaren alardea Herriko plazan

Alarde berritua ikusteko aukera.

20:15 Oinarin taldearen saioa

21:30 Herri afaria Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta.

23:00 Kontzertua Zurrategin

23:30 Suzko zezena Herriko plazan

00:00-1:30 Cóctel latino taldearen saioa Herriko plazan.

00:30-02:30 Borondatezko alkoholemia kontrola. Kontrola egin eta informazioa emango da.

Uztailak 19, domeka

7:00 Txokolate jana txosnetan

11:45 Salda jubilatuen eskutik.

12:30 Acordes navarros taldearen eskutik nafar jotak Herriko plazan

18:00-21:00 Dragoialde txarangaren saioa Herriko plazan eta kaleetan zehar.

19:00 Pintxo eta sagardo solidarioak Herriko plazan.

Ateratzen den dirua Anelkarrek dituen proiektuak laguntzeko izango da.

21:00 Larrain dantza, Ondarreko gaiteroak lagun direla

21:15 Joselu anaiak Herriko plazan.

24:00etatik aurrera txosnetako edariak euro 1en.

1:00 Jai bukaera Herriko plazan.

Autobusak

Egubakoitz eta zapatu gauetan autobusak egongo dira Bergara eta Zumarraga lotzeko. Ordutegien informazioa: Pesa.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak