Concetta Probanza arduratu da diseinuaz eta maketazio lanaz, eta zuri-beltzean kaleratuko dute liburuxka umeek eurek egindako marrazkiekin. Parte hartzaile guztiei banatuko diete liburutxo hori bihar, zapatua.
Bilduma liburutegian
Bestalde, aurkeztutako lan guztiak koadernatu egingo dituzte koloretako liburu dotore batean eta liburutegian gordeko dute nahi duenak ikus dezan.
Patxiko Txerren Txikiren aurtengo edizioaren emaitza bihar, zapatua, 17:00etan aurkeztuko dute liburutegian. Aurrez, Apika antzerki taldeak ikuskizuna eskainiko du umeendako.