Bidegurutze berria egiteko proiektua onartu dute

Aintzane Irizar 2007ko urt. 26a, 13:18
Gipuzkoako Foru Aldundiak herrirako sarrera berria izango dena egiteko proiektua onartu du. Etxezuri parean egingo dute bidegurutzea. Uzarragarako eta Kalebarrengo zubiak zabaltzea ere jasotzen du proiektuak.

Gipuzkoako Foru Aldundia arduratuko da lan horiek egiteaz. Hurrengo urratsa izango da lanok enkantera ateratzea. Oraindik ez dakigu noiz egingo dituzten lanak.

Bidegurutze berria

Bergara aldetik datozen ibilgailuek, dezelerazio errei luze bat izango dute errepide erdian, Antzuolara sartzeko. Herritik Bergara aldera irteteko, berriz, azelerazio erreia egingo dute. Zumarraga aldetik datozenek dezelerazio errei bat izango dute. Bestalde, herritik Zumarraga aldera irteteko, errepide erdian egingo duten azelerazio erreira irten beharko dira.

Oraingo bidegurutzea

Beheko auzoko gaur egungo bidegurutzea desagertu egingo da. Hala ere, Zumarraga aldetik datozen ibilgailuek aukera izango dute herrira sartzeko; herritik Bergara aldera irtetea ere posible izango da. Azkeneko aukera hau Diputazioak onartu du proiektuan sartzea, Antzuolako Udalak halaxe eskatuta.

Zubiak zabaldu

Azkenik, proiektuak jasotzen du Uzarragarako eta Kalebarrengo zubiak zabaltzea. Uzarragarako zubiari dagokionez, oraingo zabaleraren bikoitza izango du. Kontuan hartu behar da handik sartuko direla Elay lantegira doazen kamioi guztiak. Bestalde, Kalebarrengo zubia ere zabaldu egingo dute; heren bat zabalagoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak