Bidegorria, gertu urte amaierarako

Irati Agirreazaldegi 2008ko eka. 27a, 14:17
Antzuolako Udaleko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatu Carlos Ormazabalekin batzartu dira, besteak beste, bidegorriaren gainean berba egiteko. Bileran hitz egindakoaren arabera, 2008 bukaerarako edo, beranduenez, 2009 hasierarako, bidegorriaren lehen zatia eginda egongo da. Etxezuri baserritik Arizti baserrirainokoa izango da, hain zuzen ere, lehen zatia, eta zatiaren amaieran zubi bat ipiniko dute. Lanen kostu guztiak ordaintzeaz Gipuzkoako Foru Aldundia arduratuko da.

Bigarren zatia Arizti baserritik Lapur-zubirainokoa da. Gero autobidea gainean egingo dutenez, oraingoz bidegorri bezala ez dute egokituko. Hala ere, erabilgarri ipiniko dute, eta horretarako txukuntze lanak egingo dituztela ziurtatu die Diputazioak Udal ordezkariei. 

Hirugarren zatia Lapur-zubitik Bergarara iritsiko den zatia da. Zati hori kolektorearen obrak egiten dituztenean egingo dute, bi lanok zati komunak baitituzte.

Deskarga aldera

Bergarako zatiaz ez ezik, Urretxura, trenbide zaharretik, doanaz ere jardun zuten. Diputazioak asmoa du Deskargan bidegorria Legazpi aldera bideratzeko, baina Udalak proposamena egin du Deskarga inguruan beste bide bat har dezan. Hala ere, oraindik teknikariekin landu behar dituzte proposamenok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak