Bertso ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Irati Agirreazaldegi 2009ko ots. 17a, 13:32
Udaleko Kultura batzordeak, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen laguntzaz, bertso ikastaroa antolatu du 16 urtetik gorako bertsozaleendako. Martxoan hasiko da ikastaroa, baina oraindik hasierako eguna eta saioak zein egunetan izango diren zehazteke dago. Martxoan eta apirilean, sei astean barrena, guztira hamar orduko ikastaroa egingo dute.

Ikastarorako izena ematen duten bertsozaleen mailaren eta jakintzaren arabera erabakiko dute zer landuko duten ikastaroan.

Iñaki Gurrutxaga irakasle

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek otsailaren 27a, egubakoitza, baino lehen udaletxera jo beharko dute eta izen-abizenak eta telefono zenbakia ematea nahikoa izango da. Udaletxera joan ezin dutenek e-posta bidez ere eman dezakete izena, datu horiek honako helbidera bidalita: kultura@antzuola.net. 25 euro ordaindu beharko dira bertsolaritzaren gaineko ikastaroa egin ahal izateko.

Iñaki Gurrutxaga bertsolari oriotarrak emango du ikastaroa. Ikastetxeetan bertsolaritza eskolak ematen ditu gaur egun Gurrutxagak eta plazetan zein txapelketetan bertsotan jarduten du.

Herriko bertsozaleak ikastaroan parte hartzera animatu nahi dituzte, Antzuolan zaleak elkartzeko eta, ahal den neurrian, bertso giroa sortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak