Beheko auzoan
Irteteko, berriz, bi aukera izango dira: lehengo irteera erabiltzea edo Etxezuri paretik irtetea.
Bestalde, Beheko auzora joateko sarrera itxi egin dute, eta auzoan bertan ere izan dira aldaketak. Norabide bakarrekoa izango da zirkulazioa. Hortaz, Kalebarren aldetik sartu ahal izango da eta beheko bidegurutzetik irten. Izan ere, obrak direla medio, bidea estutu egin da.
Azken asfalto geruza
Errepideko konponketak amaitzeko, asfalto geruza bat botatzea falta da, eta eguraldiaren mende daude langileak lanok amaitzeko. Asfaltoa bota ostean, marrak zuriz pintatuko dituzte, eta, seinale eta argiztapen egokia ipinita, gertu egongo da bidea.