Bergarako musika eskolarekin hitzarmena sinatzea erabaki du Udalbatzarrak

Leire Kortabarria 2007ko urtarrilaren 22a

Bergarako musika eskolarekin duen elkarlana formalizatzeko hitzarmena sinatzea onartu du Udalak. Hala erabaki zuen aho batez joan den egubakoitzean, hilak 19, Udalbatzarrak. Hitzarmen horren bidez, Udalak onartzen du Bergarako musika eskolari Eusko Jaurlaritzak musika eskolen kasuan finkatzen duen ikasle bakoitzeko dirulaguntza ematea, eta erakunde bakoitzaren betebeharrak eta eskubideak arautzen dira.

Horrenbestez, Bergarako musika eskolak Antzuolan irakasten jarraituko du, iaz geroztik egin duen moduan.

Bi irakasle datoz Bergaratik

Antzuolako ume eta gaztetxoek herrian bertan dituzte orain 1. eta 2. mailako musika hizkuntza, ahots teknika eta koral eskolak, astean hiru egunetan. Horretarako, Bergarako musika eskolako bi irakasle Antzuolara etortzen dira, umeek Bergarara joan-etorria egin behar ez izateko. Antzuolan 50 bat matrikula ditu eskolak, baina han ikasten dutenak 30 bat dira, instrumentua ikasteko Bergarara joaten jarraitu behar dute eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak