Bergarako edo Urretxuko igerilekuetara joateko laguntzak

Mireia Bikuña 2009ko uzt. 9a, 19:22
Udan Lurraldebuseko txartel bakarra erabiltzen dutenei txartela kargatzeko bonua emango diete. Urriaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza eskaerak udaleko sarrera erregistroan. Laguntza eskaera egin dezakete Antzuolako haurrek, nerabeek eta gazteek. Gainera, gazteek ikasleak direla edo langabezian daudela ziurtatu beharko dute agiri bidez.

Udako kanpainan Bergarako eta Urretxuko igerilekuak erabiltzen dituzten antzuolarrei dirulaguntzak emango die Udalak. Beti ere, Lurraldebuseko txartel bakarra erabiltzen badute. Horixe onartu zuten eguaztenean egindako osoko bilkuran. EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren eta gainerakoek alde bozkatu zuten. EAJko zinegotziek esan zuten ondo ikusten zutela proposamena, baina udako kanpaina hasita zegoela eta agian "beranduegi" zela. Gainera gogora erazi zioten alkateari Antzuolako kultur taldeei dirualaguntza murriztu dietela; baina, orain "beste laguntza batzuk" emateko dirua topatu dutela. Horregatik guztiagatik, abstenitu egin ziren.

Diruaren truke, bonoa

Udalak gehienez 8.000 euro bideratuko ditu dirulaguntzak emateko. Hortaz, partidako dirua agortzen denean ez dituzte eskari gehiago onartuko. Dena den,  Pedro Iturbe alkateak esan zuen erabiltzaileek ez dutela dirurik jasoko: "Ez dugu dirua emango. Egindako bidaien arabera kalkulatuko dugu portzentajea eta dagokien diru kopuruarekin Lurraldebuseko txartela kargatzeko bonua emango diegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak