'Berdintasunerako hiztegia' banatu die Udalak gazteei "emakumeen eta gizonen izaera" ulertzeko

Jon Berezibar 2008ko mar. 17a, 11:11
Zutik-Ezker Batua-Aralar Udal taldeak Berdintasunerako Hiztegia gertatu du. Udalbatzarrean aho batez onartu ostean, martxoaren 8ko, Emakumeen eguneko, ospakizunen aitzakian 14-20 urte bitarteko gazteei bidali diete. Hiztegia egiteko arrazoia izan da emakumeen eta gizonen izaera hobeto ulertzea eta elkarren arteko harremanak hobetzea.

Hiztegia gertatu dutenen esanetan, "historian zehar, gizonei eta emakumeei buruzko pentsaerak eta iritziak aldatzen joan dira. Aurreko belaunaldietan ezkutuan egon ziren egoerak eta praktikak agerian geratu dira, komunikabideetan, kalean eta lagun artean daude, unibertsitateetan ikerketa gai dira… Hala ere, batzuetan hitzak falta zaizkigu errealitate hauei izena jartzeko edo zaila egiten zaigu hainbat kontzeptu ulertzea, sarri ez direlako modu egokian erabiltzen”. Elkarrekin lotura duten hitzak bata bestearen jarraian ipini dituzte, esanahiak hobeto ulertzeko, ordena alfabetikorik gabe, ordea. Horrela osatu dute, hain zuzen ere, hiztegi xume hau. Jaso dituzten hitzak dira: sexualitatea, homosexuala, homofobia, bisexuala, trabestia, transexuala, prostituzioa, generoa, estereotipoa, genero aniztasuna, genero indarkeria, identitatea, sexismoa, matxismoa, patriarkatua, berdintasuna, parekotasuna eta feminismoa. Hitz bakoitzaren ondoren definizioa ez ezik beste azalpen batzuek ere gehitu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak